XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZER EDO ZER

BAKOTXAK NERE IZKUNTZEA

Batikano,ko II Eleiz-Batzar Nagusian, Mezea ta beste eleizkizunak erri bakotxak bere izkuntzan egitea ontzat emon eben.

Ori gauzeak berak eskatzen dabena dala igarteko, zentzunak berak eskatzen dabela esan bearrik ez dago.

Egi andia da izan be, XIII Leon Aita Santuak, 1901`goan Boemia`ko gotzaiñei idatzi eutsena: Gizonaren izate-mamiñean dago asabakandik artutako izkuntzea maitatu ta zaindutea.

Zirilo ta Metodio anai deunak, arerio asko izan arren, orixe eslaobaterrentzat IX gizaldian lortu eben.

Eta alderdi atako errien zaindari maitatuak dira.

Eta Eleizearen izena ezin aitatu leike ba, zuzentasunak eskatzen dabenari aurka egiteko.

BRETONDARREN APOSTOLU

Be aldeko Bretaña`n lan egin eban Aita J. Maunoir, Yesus`en lagundikoa benetan ospetsua da.

Erri orretan 42 urtetan eten barik Onaren irakatsiak zabaltzen ekin eutson.

Lenengotan, eragozpen andiak izan zituan bretondarren izkuntzea ez ekialako.

Eragozpen au azpiratzeko gogo bizia eukon, eta Ti Man Loe Andra Maria`ren eleizara bidezkunde baten, bearrizan andia eukola-ta, izkuntzea albait lasterren yakiteko guraria agertu eban.

Eta beste barik, bretondarren izkuntza ondo ekiala biurtu zan.

Eta 42 urtetan, izkuntza ori ekian erriari, ziñeste egiak eta bizitzea irakasten yardun eban.

Eta egin zituan mirariak ontzat emonda, XII Pio`k, 1949`genean zoriondunen arteko zala iragarri eban.

1606`gnean yayo zan.

BESTE EREDU ON BAT

Marsella`ko gongotzain Etchegaray, euskaldunak, iragarri dabenez, uste da, Urte Santua dala-ta, datorren urtean Mazenod gotzain agurgarria zoriondun iragarria izango da.

Aix-en-Provence`n 1782`gnean yayo Prantzia`ko matxinada aldian, erbestuta bere sendikoak, Paris`en bizi izan zan, abadegei-etxeko zuzendari.

Bere erri aldera biurtu zanean, amalau urtean bere osaba gotzain zar baten ordelari izan zan, eta il zanean bere ondorengo.

Parroki-eleiza asko iragi, abadeak ugaritzeko alegin andiak egin eta Notre Dame de la Garde eta Gotzain-eleiz barria be berak egin zituan.

Baiña bere lanik andiena, Probenza`ko izkuntzaren alde egin ebana izan zan.

Arles`ko abade lagun bategaz, Probenza`ko Sorkunde Garbiaren Mixiolarien gopatza irasi eban, Mixiolari onein elburua, probentzeraz Ebanjelioko irakatsiak zabaltzea izan zan.

Egundoko lan ederra egin ben.

Napoleon III`ak senadore autu eban eta 1861`goan il zan.

GOGOAN EUKITEKOA DA

Izan be, ainbeste aitatzen dan Aita Karberaz`en esan au: Gure probetxo on askoren animak salbatzeko euskarak burua jasotz ea Jainkoak nai du.

Eta gai onetzaz ara Urte Guztiko Meza ta Besperak idatzi ederraren itz-aurrean Orixe idazle argi, ospetsuak diñoana: Aita Kardaberaz ek akar egin zion bizkai tar apaizei itzaldiak gizpuzk eraz egiten zitutelako.

Eta Mallorka`n gertatua: Jesuita bat gazteleraz ari zan Jainkoaren itza adierazten, eta berakin eraman zuan laguna, San Alfonso Rodríguez, otoitzean ari zan.

Ontan zeruko mintzo bat entzuten du: Esaiozu Aita orri, Purgatorioan garbitu bearko dula uts ori.

GUZTIOK BATERA TA ETEN BARIK

Euskeltzaleok dana bearrean ondiño bizi gara, baiña apur bat aurreratuez goazala ikusteak, adoretu egin bear gaitu.

Oin berrogeta amabi urte sortu zan Jaungoiko Zale abade bazkuna, bakotzari bere izkuntzan eta Eu keldunei Eu keraz Kristiñau-Ikasbidea irakasteko asmoaz.

Eta goitik, betik eta alboetatik zenbat eragozpen azpiratu bearra izan zan bertan sartuta egozanak ondo dakie.

Oin berrogei urte yayo ziranak baiño obeto!.

Gaur zerbait lortu dogula-ta, ernai yarraitu bearra daukogu; ta ezer egin barik,Geurea da ta... abestutea naiko dala uste ba`dogu, inguratzen gaituan erdel-giroak arnasa barik itxiko gaitu.

Amesetan ibilteko aldietan ez gara bizi.

Guztiok batera eta eten barik ekin!.

GAMA.